XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NAFARROAREN ESKUTARTETIK GAZTELARENERA.

Lope de Salazar-en esakune osteko aldira jo eta Bizkaiko kondetzat jaso eben, eta lau mende gorago, hor dogu Bizkaiko konde bat aitatzen dauan agiri historiko lehena.

Códice de Roda da, X garren mende azkenetan eta XI garrenaren hasieran kopia egina, Nafarroako Erregeen leinuak ditu.

Santxo Garzesen ondorengoez diharduala (905-925) haren alaba bat, Belaskita anderetxua, Bizkaiko Momo kondeagaz ezkondu zala adierazoten deusku (uxor fuit domini Momi Comitis Bizcahiensis).

Eta Momo konde bizkaikoaren ostean, halako handitasuneko besterik inor ez da aitatuten, harik-eta 1040 garren urtean Bizkaiko konde Iñigo Lopez nun agertzen dan Ennenco Lupiz Viscayensis comes, orain, irargi zehastasun nahikoa danean, Bizkaiko lehen Jauntzat harturikoa, gehienbat.

XI garren mende hasieran gagozala burutan izan behar dogu, ahalmena ta agintepidea jaubetzeaz bateratzen diran unadea izan be.

Herria bere burujabe danaren uste hori anartean ez zan, gizaldiak geroago asmatuko eben, arean Frantziako Matxinadan.

Bitartean, Erdi aro Goitian, nagusitasuna erregeri dagokio, ta hain zuzen be, lurjabe elantzagaitik.

Erresumea erregeren lur-jaubetzea da, eta hori dala-ta, zergak ezarri leiz edota baita bere seme-alaben artean banandu be.

Norberaren izakera loturak dira nagusi, ta ez lurralde taiukoak, asmoa geroetararte ez da gainduko.

Jardun honetan sortzen da Bizkaiko Jaurerria.

Nafarroako edota Gaztelako erregeak ez dira inondik inora be lurralde honen jabe, inoiz be menperatu ez ebelako, eta ezkontza bitartez be haregaz loturarik izan ez ebelako, horraitino herritarrek onartuak izan ziran, bertokoen buruakaz hitzarmen edo egiuneak zertu ondoren.

Lur-ondasunen zenbatekoek eratuten daben gizarte aginte-maileaz baliatzen dira, esan dogunez, euren ahalmenaren edo eskumenaren oinarria.

Maila horren goienean idatzi dau Garzia de Kortazar-ek agiri dira Bizkaiko kondeak, eta aurrenik izen ziurreko Iñigo Lopez, eskualdeko lurjaberik nagusienak bailiran.

Lehenengotan errege nafarraren oboan errotua, zeinek Bizkaian bere baitarik ebazan errege-ondasunen banakari lez 36 urtean lagun izan ondoren, Iñigo Lopez-ek egundoko gaitasunez saihestu eban nafar hondamendia, harako 1076 garren urtean errege Santxo IV Gartzes bere anaiek Peñalenen hil ebenean.